Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

BATUKETA MAKINA HH5

 5 urteko haurrek gure Matematikako gunerako BATUKETA MAKINAk sortu ditugu kartoia eta berziklatutako materialekin Arte gunean. Ondoren, bakoitzak bere makina sortu du etxetik ekarritako zapata kutxa bat erabiliaz, gero etxekoekin zenbakiekin jolasteko. Gu bai artista matematikoak!!!

2 URTEKOAK JOLASEAN

  Zeinen ongi pasatzen dugun eskolan! 2 URTEKOEN ARGAZKIAK

Haur hezkuntza dantzan

  Ero ero euskaraz egunero!! Haur hezkuntza dantzan jarri dugu! A zer martxa duten!!   Ikusi hemen 3, 4 eta 5 urtekoen dantza. Ikusi hemen 2 urtekoen dantza. Entseguak.
HH3 eta 4 urte. HOSTOEN BILKETA   Zer ongi pasa dugun hostoak biltzen! Gainera, horiek erabiliz,  primerako lanak sortu ditugu!  Ikusi hemen 3 urte. Ikusi hemen 4 urte.

HH 3 URTEKOAK CRISTINA ENEAN

  Ekainaren 4an Cristina enea bisitatu genuen. Bertan, bi tailerretan parte hartu genuen, Marrubitxo eta Zaborrontxoren laguntzarekin. Marrubitxorekin parke ingurua ezagutu genuen, eta, Zaborrontxok berriz, zaborra sailkatzen erakutsi zigun. Egun zoragarrria pasa genuen! Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, sakatu hemen .

HH2 URTEKOAK AIAMENDI PARKERA

  HH2 urteko ikasleak Oiartzungo Aiamendi parkera joan ginen maiatzaren 29an. Bertan, eremu desberdinetan jolastu genuen, txirrista, tirolina, pilota-piszinan, ohe elastikoan, gora eta behera ibiliz, primeran ibili ginen. Argazki gehiago dituzue hemen .

ARRITXULORA BIXITAN

 ARRITXULO Zer ongi pasa genuen! Ikusi