Gabonak munduan gure azken proiektutxoa izan da. Proiektuari bukaera emateko, Katalunyako " Caga Tío " hurbildu zaigu, eta hainbeste gauzen artean gaztainak ekarri dizkigu. Gaztain horiek danbolinean erre eta denon artean jan ditugu.
Egunero joaten gara psikomotrizitate gelara. Bertan, koltxoneta handian eta piszinan saltoak, erori eta altxa eta korrika ibiltzen gara. Kukuka jolasten dugu ere.
Eguraldi ona egiten duenean, patioa luzatu eta hondarrarekin jolasean aritzen gara. Hondar kubetak atera eta transbaseak egiten ditugu tamaina desberdinetako ontziekin.